XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azpimarratu beharra dago misiolarien eta oso bereziki jesuiten eragin izugarria XVIII. eko kristau kontzientzien moldaeran: euskararen jabe izateak kontrol zuzenagoa eman zien, baserri munduan batez ere.

Ilustrazioak Euskalerrian harrera ona izan balu, ulertezina izango zen Bascongadaren lan guztia hain azkar ezabatu izana XIX. mende hasierako une zailetan. Argi dago, esate baterako, tolerantzia izan zela Adiskide zenbaiten ezaugarri intelektuala.

Badakigu zein inpresio handia eragin zion Rousseauri Altunaren jarrera ireki eta ez dogmatikoak, bere Aitorpenetan pasarte luze bat eskaintzen baitio:

Indibidualismoa, tolerantzia, arrazoimen ilustratua, humanismoa eta kosmopolitismoa, Argien tasun guztiez hornitua zegoen Altuna. Baina argi dago, baita ere, tolerantziarako joera euskal gizarte osoaren bereizgarria izan balitz, ezina izango zela handik urte batzuetara baserritar jendea mugiarazi zuen gurutzada izpiritua.

Izan ere, XVIII.ean ez zen dena Ilustrazio eta filantropia izan. Kleroaren eta handikien sail handi batek jarrera zaharkituei lotua eta garaiko berrikuntza intelektualei bizkar emanda jarraitu zuen.